Enpresak

Panattoni logistika konpaniak 7.100 metroko biltegia eraikiko du Zierbenan

Abra industrialdean 12.000 metro koadroko lur saila erosi du, eta biltegiarekin batera, 640 metro koadroko bulego eremua egingo du

Bilboko Portua. MARISOL RAMIREZ / FOKU
xabier martin
2021eko ekainaren 2a
11:26
Entzun

Jundizeko (Gasteiz) eta Oiartzungo (Gipuzkoa) proiektu logistikoen ondoren, Italiako Panattoni konpainiak beste urrats bat egin du Hego Euskal Herrian sektore horretako eragile garrantzitsua bilakatzeko, biltegi handia eraikiko baitu luze gabe Bilbo Portuaren alboan. 12.000 metro koadroko saila erosi du multinazionalak Zierbenako Abra industrialdean, eta 7.100 metro koadroko eremua hartuko duen biltegia eraikitzen hasiko da aurki. Azpiegitura hori 2022. urterako bukatuta egotea nahi du.

Enpresak esan du Iberiako penintsulan azkar hedatzeko duen planari jarraikiz eman duela Bilboko Portuaren alboan biltegia egiteko pausoa. 640 metroko koadro baliatuko dituzte bulego eremua eraikitzeko, proiektuak jaso duenez. «Bilboko Superportutik bakarrik bost minutura egongo da, eta, Bilbotik, hamabostera, A8 autobiderako sarrera zuzenarekin», nabarmendu du enpresak.

Logistika azpiegituren sustatzaileak esplikatu du biltegia alokatzen duen enpresak «azken milia egiteko kokagune paregabea» izango duela. Bilboko Portuarekin eta industria arinarekin lotutako proiektuei erreparatu die Panattonik etorkizuneko jarduerei buruzko hausnarketa egitean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.