Enpresak

Panda Security erosi du AEBetako enpresa batek

Bilbon du egoitza Pandak, eta antibirusak eta segurtasun informatikoko beste produktu batzuk ekoizten ditu.

Iker Aranburu.
2020ko martxoaren 9a
11:22
Entzun

Mikel Urizarbarrenak (Zaldibar, Bizkaia) sortu zuen Panda Software enpresa, 1990. urtean, baina azken urteetan Jose Sancho izan da akziodun nagusia (akzioen %60 zituen), eta Gaia Capital funtsarena zen gainerakoa.

Bilboko Miribilla auzoan du egoitza nagusia, baina Europako eta Ameriketako hamasei herrialdetan ditu bulegoak. Guztira, 500 langile ditu.

Duela urtebete, salgai jarri zuten konpainia, eta WatchGuard Techonogies Seattleko (AEB) enpresak erosi du azkenean, jakinarazi ez duten prezio baten truke. Sektoreko iturrien arabera, 250 milioi euro inguruko prezioa zuen.

«Oso pozik gaude WatchGuardekin bat egin dugulako; horri esker, neurri berri bat lortu dugu, eta aukera handiagoak ematen dizkie Panda Securityko bezeroei eta bazkideei», azaldu du Pandako kontseilari ordezkariak, Juan Santamaria Uriartek.

Espero da erosketa urteko bigarren hiruhilekoan gauzatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.