Parisek dio pentsioen erreforma aldatuko duela
PARIS. François Hollandek hauteskunde kanpainan esandakoa bete eta pentsioen erreforman aldaketa bat egingo duela baieztatu du Jean Marc Ayrault Frantziako lehen ministroak. Horrela, 60 urterekin erretiroa hartu ahal izango dute 41 urtez Gizarte Segurantzan kotizatu dutenek. Kontuak orekatuko dituela eta errenta handiak dituztenei zergak handituko dizkiela ere agindu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu