Parke teknologikoetan diru gehiago jarriko du SPRIk
GASTEIZ. Arabako eta Bizkaiko parke teknologikoetako kapitala hedatzeko, 7,1 milioi euro jarriko ditu Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez. Arabakoan 1,6 milioi jarriko ditu, eta operazioaren ostean lehengo partaidetza bera izango du. Bizkaikoan 5,5 milioi jarriko ditu, eta %67,1eko partaidetza izatera pasatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu