Pasaiako Portuko jarduera %18 murriztuko da aurten
DONOSTIA. 2010ean 3,9 milioi tona salgai mugitu zituen Pasaiako Portuak; aurten, berriz, 3,2 milioi tona mugituko ditu, %18 gutxiago. Gallardo taldeak Azpeitian duen lantegia da jaitsiera horren erantzulea. Corrugados Azpeitiarenak dira Pasaiako Portuak mugitzen dituen salgaien %25, baina aurten apenas ekoitzi duen ezer.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu