Patxi lehendakariarena

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Sendo edo ahulago, Ibex-35 (+%0,11) gorantz begira dabil, Patxi Lopez Ajuria Eneara beste. Pisu eta gorabehera erlatiboen aritmetikak gezurrik ez dio, eta, atzo, 2.575 milioiren salerosketarekin, 704 milioi Edurnezuri (-%0,8) erraldoi bozkatuenak galeretara mugitu arren, aspaldiko joera positiboenari eutsi zion gure indize nagusiak. Horretarako, 601 milioi mugitu zituen Santanderren (=) abstentzioa hagitz lagungarri izan zen eta Iberdrolaren (+%0,93) aldaketarako gogoa baliatu zuen. Tecnicas Reunidasek %8,94 galdu zuela? Aldaketa nahiari bost: igoeren mahaiaren buru kokatu zituen Enagas (+%5,18), Criteria (+%4,07) nahiz %3na pasa igo ziren Acerinox, Red Electrica nahiz Sacyr. Erreferentzia makroekonomiko handirik gabe, baina astea %4 igoz amaitu da, Wall Street apala medio. Atzo ikusi zen lez, Edurnezurirena eta indize orokorrarena izan litezke emaitza kontrajarriak. Eta gainera, Bundesbankek, interes tasa jaitsierak iragarri ditu.



Iberdrolako buru Galanek energia sektorean erreformak beharrezko ikusten ditu eta Europak lan merkatuan, pentsio sisteman eta hezkuntzan. Galtza bete lan izango du Espainiako gobernuak datozen urteetan, greba orokorrik gabe ere.



Bayer (+%11,26) farmazia enpresak Eurostoxx-50 indizeko kideen igoera handiena izan zuen atzo, AEBetako FDA janari eta botika agintaritzak odolbilduen aurkako bere botika bat baimendu ostean. Sanofiren (+%0,72) botiken lehiakide izan liteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.