Pedro Esnaolak dio «kolpeka» diharduela diputazioak

2012ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du «estrategia finko bat» ekonomiari begira, Pedro Esnaola Gipuzkoako Merkataritza Ganberako presidenteak esan duenez, «eta horrek aukerak alferrik galtzea dakar». Esnaolaren ustez, Diputazioak «kolpeka dihardu», eta esan du «murrizketek» egitasmo «arrakastatsu bat» galtzea ekarriko duela; «lehentasunak aipatzen dituzte».

Sarbideak enplegua sortzeko egitasmoaz aritu da Esnaola. Egitasmoak iraun duen hamar urteetan 10.000 lagunek parte hartu dute, ganberaren iturrien arabera. Foru Aldundiak 2012ko aurrekontuetatik kendu zuen programa, Eusko Jaurlaritzaren eremuan sartzen denez, bikoiztasunak saihesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.