Pemexek Repsol YPFren %4,62 bereganatu du
MADRIL. Pemex Petrolios Mexicanos taldeak, Repsol YPFko 56.377.090 akzio erosi ditu P.M.I Holding filialaren bidez. Hala, Espainiako petrolio enpresaren kapitalaren %4,62 bereganatu du, 1.150 milioi euro ordainduta. Pemexek prentsa ohar batean jakinarazi duenez, abuztuaren 29an Sacyr Vallehermoso eraikuntza enpresarekin egindako akordioaren baitan gauzatu du erosketa. Bi konpainia horiek elkarren partaidetzak batera kudeatzea hitzartu zuten, administrazio kontseiluan indarra izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu