EKONOMIA

Pentsioak eta soldata publikoak izoztuko ditu Frantziak

Gutxienez 2015eko urrira arte ez ditu eguneratuko.

Valls eta Hollande. YOAN VALAT, EFE
Miren Garate.
2014ko apirilaren 16a
13:57
Entzun

2017ra bitartean gastu publikoa 50.000 milioi euro murrizteko helburuaren barnean, lehen neurriak iragarri ditu Manuel Valls Frantziako lehen ministroak. Soilik erretiro pentsio baxuenak eta gizarte laguntza minimoak eguneratuko ditu. Funtzionarioek eta gainerako pentsiodunek izoztuta izango dituzte euren prestazioak hurrengo urte eta erdian.

"Ez dugu Bruselak agindu digulako egingo, ezta egoskorkeriagatik ere, ezta ortodoxiagatik ere, sinesgarritasun eta konfiantza kontuengatik baizik, horiek baitira burujabetasunaren iturri". Vallsek nabarmendu du Frantziak ezin duela bere aukeren gainetik bizi. Defizita murrizteko konpromisoa ere beteko duela gaineratu du. 2002tik 2012ra bitartean zor publikoa BPGaren %50etik %90era igo zen.

Aurrezpena hala partekatuko dute: 18.000 milioi estatuak hartuko ditu bere gain; 11.000 milioi lurralde elkargoek; gainerako 21.000 milioiak babes sozialerako aurrekontuetatik kenduko dira, Gizarte Segurantzatik eta osasunerako aurrekontutik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.