Pentsiodunen mugimendua

Pentsiodunek ekiteko eskatu diete politikariei: "Bukatu da promesen garaia"

Azaroaren 16an, mobilizazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, eta, abenduan, elkarretaratzeak egingo dituzte Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren parean.

jarraia172766.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko urriaren 22a
07:33
Entzun

Bilboko udaletxeko eskailerak pentsiodunez beteta zeudela, eta “Borrokan jarraitzen dugu” zioen pankarta bat atzean zutela, politikariei mezu argi bat helarazi diete pentsiodunen mugimenduko ordezkariek: “Bukatu da promesen garaia; gure erakundeei eskatzen diegu behingoz bete dezatela beren ardura eta pertsonei bizitza duina berma diezaietela”. Pentsio publiko eta duinak aldarrikatu dituzte, mugimenduarentzat ikono bihurtu den lekuan. Madrilerako martxa amaitu eta astebetera egin dute hurrengo mobilizazioen aurkezpena, eta azaldu dute azken hilabeteetan eragile sozial, sindikalekin harremanetan daudela euren borroka zabaltzeko.

Pentsiodunek asteleheneroko elkarretaratzeekin jarraituko dute udazkenean, baina, horietara ez ezik, mobilizazio “jendetsuetara” ere deituko dute. Horietako lehena azaroaren 16an izango da, Espainiako Kongresurako hauteskundeak egin eta astebetera. Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egingo dituzte manifestazio horiek. Aurrerago, abenduan, Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren kanpoaldean egingo dituzte elkarretaratzeak, eta, urtarrilean, beste manifestazio jendetsu bat egingo dute mugimenduaren bigarren urteurrenarekin bat eginez. Horietan guztietan, eragile sozialek, sindikalek eta ikasle mugimenduek bat egingo dute pentsiodunen borrokarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.