Gehiengo sindikalak gaur salatu duenez, Espainiako Gobernuak proposatzen duen pentsioen erreforma da langileen aurka azken 35 urteetan izan den erasorik gogorrena. ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiruko ordezkariek adierazi dutenez, urtarrilaren 27rako deitu duten greba orokorra "koherentea" da egin nahi den erreformarekin, eta "erasoaren neurriko erantzuna". ESK-k bat egin zuen atzo deialdiarekin.
Kotizazio urteak handituz, erretiroa hartzeko adina atzeratuz eta diru laguntzak murriztuz langileek pentsio duin bat jasotzeko eskubidea kolokan jarriko dela salatu dute. "Negoziazioa antzerki hutsa da, Zapaterok alde batean erreforma jarri duelako eta bestean [CCOOren eta UGTren] diru laguntzak", esan du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak.
Ainhoa Etxaniz LABeko idazkari nagusiak ere salatu du CCOOk eta UGTk "inposatzen ari diren proiektu ekonomiko eta politikoan" lekua hartu besterik ez dutela nahi, eta proiektu hori "botere ekonomikoak bere mesederako" diseinatu duela gaineratu du. Oraingo pentsio sistema balekoa dela esan du Etxaidek, eta erreformarekin pentsio sistema pribatua bultzatu nahi dutela.
GREBA OROKORRA
Pentsioen erreforma azken 35 urteetako erasorik gogorrena dela salatu du gehiengo sindikalak
CCOOk eta UGTk "inposatzen ari den proiektu ekonomiko eta politikoan" lekua hartu nahi dutela salatu dute ELAk, LABek, EILASek, EHNEk eta Hiruk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu