Peter Praet izango da EBZko ekonomista burua
FRANKFURT. Jurgen Starkek dimisioa eman ostean, hutsik zegoen Europako Banku Zentraleko ekonomista buru postua. Peter Praet belgikarrarentzat izango dela jakinarazi du erakundeak. Orain arte alemaniarrak soilik egon dira kargu horretan. Herrialdeen zorra erosteko erabakiarekin ez zegoelako ados eman zuen dimisioa starkek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu