Europako erreferentzia den Brent petrolio upelak 60,62 dolarreko kotizazioa iritsi zuen atzo Londresen. Eta AEBetako erreferentzia den Texas Intermediate upelak ere inoizko prezio handiena iritsi zuen New Yorken. 61,89 dolar. Saudi Arabiako Fahd erregearen heriotzak eta Iranen uranio programaren berpizteak sortutako ezinegona eragin dute merkatuetan. LPEEren erreferentzia den upelak ere inoizko prezio garestienean saldu zen atzo, lehen aldiz 55 dolarrak gaindituta.
Petrolio upelak atzera inoizko preziorik handiena iritsi du nazioarteko merkatuetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu