Petrolioaren prezioaren beherakadaren ondorioz, Petronorren irabaziak erdira jaitsi dira 2007tik 2008ra. Repsol multinazionalaren talde bizkaitarrak 133,8 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen iaz, aurrekoan baino %54,85 gutxiago, hain zuzen ere. Etekin gordina, aldiz, 212,5 milioi eurokoa izan zen, %2,8 handiagoa Josu Jon Imaz Petronorreko presidenteak azaldu zuenez.
Mozkinetan ez bezala, Muskizko findegiaren jarduerak gora egin zuen joan den urtean. Petronorrek 10,78 milioi tona petrolio eraldatu zituen 2008an, 2007an baino %3,1 gehiago. Salmentak, alabaina, %1,84 erori ziren, azken hilabeteetan batez ere, erregai kontsumoak behera egin zuelako.
Krisiaren harira, Petronorrek kostuak murriztuko dituela eta inbertsio batzuk geratuko dituela iragarri zuen Imazek. Horien artean ez dago koke plantarena, «estrategikoa» eta «ezinbestekoa» delako enpresarentzat.
Petronorrek 133 milioi euro irabazi zituen iaz, %54,85 gutxiago
Kostuak gutxitzeko neurriak iragarri ditu Josu Jon Imazek, baina koke planta «ezinbestekoa» dela berretsi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu