Petronorrek koke plantako lanak azpikontratatu ditu
BILBO. Bilboko portuan koke eta sufre terminal bat eraiki eta kudeatzeko lanak Ibaizabal eta Toro y Betolaza enpresek osatutako taldearen esku utzi ditu Petronorrek, Graneles Solidos del Norteren esku, hain zuzen. Gai horiek Muskizko findegira garraiatzeaz ere bera arduratuko da datozen 30 urteetan. 20 milioi euro kostako dira azpiegitura horiek, eta 2011 bukatzerako prest izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu