Hilabete barru joango dira Greziako herritarrak hauteslekuetara, hirugarren aldiz azken hiru urteotan. Ordura arte, Panagiotis Pikrammenos Estatu Kontseiluko presidentea izango da jarduneko lehen ministroa. ko da Pikrammenos epailea (67 urte) 2007an sartu zen Estatu Kontseiluan, administrazio gaietarako Justiziako gorte nagusian. 1992tik 1993ra Konstantinos Mitsotakis lehen ministro kontserbadorearen aholkulari juridikoa izan zen, baina ez da inongo alderditakoa.
Jarduneko gobernuak oso mugatuta edukiko du bere burua, ezingo baitu EBrekin edo NATOrekin zerikusia duen erabakirik hartu. Horrek hankaz gora jar dezake igande honetan hastekoa den NATOren goi bilera, besteak beste, Mazedonia erakundean sartzea aztertu behar baitzuen. Greziak ez du nahi.
Pikrammenos epailea izango da behin-behineko lehen ministroa Grezian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu