Pintura gorria bota diote Arrasateko batzokiari, eta TTIPen kontrako kartel bat jarri

jarraia128444.jpg
Irune Lasa.
2016ko azaroaren 5a
20:33
Entzun

Atzo gauean hiru lagunek pintura gorrizko poteak jaurti zizkieten lana amaiatuta kalera ateratzen ari ziren Arrasateko batzokiko bi langileri, EAJk azaldu duenez.

Pintura gorriaz gain, bi panpina eta TTIP akordioren, EAJren eta PSOEren aurkako kartel bat ere utzi zituzten batzokiaren atarian.

EAJk "erasoa baztertu eta salatu" du: "Uste dugu halako gertaerek gaindituta uste genuen garaira eramaten gaituztela". EAJren iritziz, bizikidetzaren aurkako erasoa da, eta "gurea bezalako herri demokratiko batean ez du inolako lekurik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.