(Pixkat bat) maite zaituztegu

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Hori esan dute ehiztariek, txerritxoez, laugarren egunez jarraian eta inor espetxeratuko duten beldurrik gabe esan liteke: igoerak ez dira oso sendoak izan Ibex-35entzat (+%0,72) baina, 2.055 milioiren salerosketa, ez da gutxiestekoa. NDFk Grezia eta Espainiaren ezberdintasunak nabarmenduta, ez die gure indizeei kalterik egin: Santander (+%0,81) eta, batez ere, Edurnezuri (+%1,57) izan ziren igoeren eragileak, 922 milioiren salerosketarekin. Telecom Italiarekin bategingo ote duen ikuskizun dago, baina zurrumurruak lagungarri dira. %2,27na igo ziren OHL eta Arcelorrez aparte, gorabehera gehienak txikiak izan ziren; torturatuena, Bankinter (-%1,71) izan zen. AEBetan WalMarten salmentak eta langabezia eskaerak ez ziren positiboak izan. Manufaktura indizeen bilakaera uste baino hobeak, ordea, Wall Street indartu zuen eta, zeharka, baita Olabarri kalean txerritxo ehiztarien jarduna ere.



Galiziako aurrezki kutxen bat-egiteari trabak jarri dizkio Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Higiezinei loturiko berezko arazoak nahikoa ez eta finantza sektorearen berregituraketak besterik ez zuen behar; legelarien laguntza.



Societe Generale (-%7,2) bankuak danbateko latza jaso zuen atzo Parisko burtsan. Iaz 678 milioi irabazi izanak eragin zuen hori, aurreko urtean baino %66 gutxiago. Arrisku handiko eragiketetan jardun izanaren arrasto nabarmenak ditu, oraindik, bere bilanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.