Iruñerria izan, burtsa indizeak izan, (ber)pizte joera nabari da. Txerritxo ehiztarien kanpainak «nik ere egiten dut» deitu ohi dira, eta ekranaren aurreko eserialdi luze eta burutsuetan, salmentak edo erosketak hobesten dituzte, egunaren arabera. Oraingoz, 7.200 puntuz goiti joan da Ibex-35 (+%0,72), esertzeko ez diren bankuen bultzadagatik batez ere. Alemania eta Txinako esportazio datu txarrek ez zituzten indizeak gehiegi kaltetu, eta petrolioa 43 dolarren bueltan eseri da, bertan goxo. Krisia ez da ordea 48 orduren buruan konpondu(ko). Piztua jarraitzen du salerosketak, berriz ere bi mila milioiren akzioak baino gehiago salerosi baitziren, 2.024 Ibexeko akzioetan. %3na pasa irabazi zuten Sabadell eta BBVAk; %2,89 Santanderrek. Akzio txikiagoetan, %5,32 igo zen OHL eta %4,03 Abertis. %4na pasa galdu zuten gutxi barru erabat pribatu bihur litezken Red Electrica eta Enagasek eta %2,15 Accionak.
Krisi ekonomikoa. Joseph Stiglitz Nobel saridunak krisia txartzea aurreikusten du; AEBetan hartu diren neurriak, Bushen garaikoak baino hobeak, baina nahikoa izango ez direlakoan da gizona. Garatze bidean diren herrialdeek asko sufrituko omen dute, haren esanetan.
Telefonica. Edurnezurik (+%0,35) 2011 bitartean erabateko eraldatzea aurreikusten du, Alierta presidentearen esanetan. GPS egitasmoak hazkundea, eraginkortasuna eta bezeroak asebetetzeko helburuak ditu. Brasilen hazteko aukerak ditu.
Piztera goaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu