Euroguneko ekonomiak urteko bigarren hiruhilekoan %0,1eko atzeraldia izan du, esportazio eta inbertsioaren eraginez. Alemaniako urte arteko KPI %1,1ekoa baino ez da, eta makroekonomia, ohi denez, burtsaren atzetik dabil. Goizean burtsan urteko goren maila ukitzera iritsi arren, salmentak nagusitu ziren azkenean, Nokia telefonogilearen salmenta egonkorrek eta Dow Jonesen hasiera txarrak bultzatuta. Indizeena pneumonia edo katarro tipikoa den, asteak aurrera joan ahala jakingo dugu. AEBetako lan merkatuan dago gakoa. Gurean atzo %2tik gora aldu zutenak Repsol-YPF eta Amadeus izan ziren; baina indizearen sukarrari gehien eragiten diotenek kendu zizkioten, noski, hamarren gehien: Telefonica eta SCH ia %1 jaitsi ziren. Madrilen jai izateak salerosketa bolumena apaltzea eragin zuen: salerositakoa 900 milioi euroren inguruan ibili zen.
gIBERDROLa (-%0,26) mokoka dabil EDPrekin. Lisboari hordagoa bota diote orain Gardoki kalekoek: Galp energia erregai enpresan duen %4 saldu nahidute, Portugalgo gas edo argindar arloko aktiboen truke.
>
gFRaNCE TELECOM-eK (-%1) Argentinan eta El Salvadorren dituen aktiboak saltzea erabaki du. Bi eragiketekin 342 milioi dolar eskuratuko ditu. Ez dirudi Telefonicak (-%0,99) jarraituko dionik.
Pneumonia tipikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu