Oinarrizko errenta

Pobrezia amaituko duen DSBEren erreforma eskatu dute 130 taldek

Hilaren 21ean batuko dira Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean.

DSBEaren aldeko agiriaren sinatzaileak, Bilbon.
Iker Aranburu.
2018ko martxoaren 14a
12:52
Entzun

Bilbon aurkeztu dute gaur "Pobreziarik eta bazterketarik gabeko herri baten alde" manifestua. Horren bitartez, 130 erakundek eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta alderdi politikoei "pobrezia eta bazterketa soziala amaituko duen" DSBE diru sarrerak bermatzeko errentaren erreforma bat.

Sinatzaileen artean daude sindikatu gehientsuenak —LAB, CCOO, UGT, USO, Steilas,
ESK, CGT eta CNT—, Ekain bazterketaren aurkako sareko taldeak, eta hainbat gizarte. talde (Argilan, Bizkaiko Etxeko Langileen Elkartea, Berri-Otxoak, Elkartzen, PAH Bizkaia-Kaleratzerik EZ!, SOS Arrazakeria...).

Adierazpena hori sinatu duten taldeek kezkaz ikusten dute DSBEaren erreforma, uste baitute agian ez duela bermatuko errenta horren helburu nagusia: "Pobrezia arriskuan dagoen pertsonarik ez geratzea DSBE lortu barik, eta DSBE jasotzen duen pertsona pobrerik ez izatea".

"Duela hamarkada batzuk euskal jendarteak pobrezia eta bazterketa sozialari eutsi zion. Bi helburu nagusi zituen legea onartu zen: pobrezian bizi ziren pertsonen gutxieneko diru-sarrerak bermatzea, eta hauek  gizarteratzea, horrela Euskadi jendarte kohesionatua izan dadin lagunduz. Bi helburu nagusi horiek diseinatzen ari den erreforman sendotu behar dira".

Sinatzaileek gogorarazi dutenez, Eusko Jaurlaritzaren 2016ko inkestak erakutsi du pobrezia arriskuan dauden 60.000 pertsonek ez dutela oinarrizko errenta jasotzen, eta hura jasotzen duten beste 63.000k ez dutela pobrezia atzean uzten. "Posiblea delako eta behar dugulako, pobreziarik gabe eta bazterketarik gabeko herria nahi dugu", dio agiriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.