Poliziak beste lagun bat atzeman du Nafarroan, ELAk, LABek eta beste eragile batzuek irailaren 26rako deitu zuten greba orokorrarekin lotuta, ateakireki.com-ek dioenez. Hain zuzen, Ander Diaz gaztea atxilotu du Espainiako Poliziak, Iruñean, lanera zihoala. Desordenu publikoak egitea egotzi diote.
Joan den urriaren 9an beste bi gazte atxilotu zituzten foruzainek.