Irudia. Iruñea
POLIZIEN AURKAKO HAMABOST SALAKETA
Hamahiru lagunek Nafarroako Justizia Jauregian salatu dute irailaren 26ko greba egunean eraso egin zietela. Espainiako Poliziaren eta Nafarroako Foruzaingoaren hainbat oldarralditan zauritu ziren, hain zuzen. Dagoeneko hamabost salaketa aurkeztu dira, joan den asteko biak aintzat hartuta. Guztiek adierazi dute greba egunean euren eskubideak erabiltzen ari zirela, armarik gabe zihoazela, eta horren aurrean Poliziak «justifikaziorik gabeko» bortizkeria erabili zuela. Salaketa jarri dutenen artean daude Sabino Cuadra Espainiako Kongresuko Amaiurreko diputatua —irudian, erdian—, eta Expe Iriarte LABeko ordezkaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu