BBVA-ren urteko batzarra

Populismoek enplegua suntsitzen dutela dio Gonzalezek

Armagintza industriaren aurka protesta egin dute BBVAren urteko batzarraz baliatuz.

BBVAren batzarraren kanpoaldean eginiko protesta. ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 13a
11:03
Entzun

Akziodunen batzarra ari da egiten gaur BBVA Bilboko Euskaldunan. Ignacio Gonzalez presidenteak nabarmendu du "populismoek eta proposamen bideraezinek" enplegua suntsitzen dutela, Grezian ikusi den bezala. Iragarri du egonkortasun politiko hutsarekin 2016a eta hurrengo urteak oso onak izango direla Espainiarentzat. Herrialdea %2,7 edo gehiago hasiko dela aurten uste du, eta milioi erdi lanpostu sortuko direla.

Erakundeak lau ordainketa egingo dizkie aurten akziodunei, horietako bi dirutan eta beste biak aukeran utziko ditu, dirutan edo akziotan jasotzeko.

Batzarra hasi baino ordu erdi lehenago, 11:30ean, hainbat lagun pintura gorriz zikindu dira, odola irudikatuta finantza erakundeak arma industrian duen parte-hartzea salatzeko. BBVA hiltzailea jartzen zuen pankarta ere erakutsi dute. Ertzaintzak identifikatu egin ditu, eta libre geratu dira.

Adicae bankako erabiltzaileen elkarteak ere baliatu du batzarra protesta egiteko. Salatu du iaz 27 milioi euro banatu zizkiela erakundeak zuzendari nagusiei, nahiz eta burtsan haren akzioek izan baliorik baxuenetakoa Espainiako 18 erakunde garrantzitsuenen artean. Eroskiren eta Fagorren menpeko ekarpenen jabeentzat ere konponbidea eskatu du elkarteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.