Portugalek 3.757 milioi euroko zorra saldu du luzera begirako

2012ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Erreskatea jaso zuenetik, orain hamasei hilabete, Portugal ez zen merkatuetan azaldu luzera begirako finantzaketaren bila. Atzo 3.757 milioi euroko zorra saldu zuen hiru urterako epearekin. %3,35eko interesa ordaindu behar izan du zor merkatuetara egindako itzuleran. Altxorrak egindako jaulkipena, hala ere, 9.600 milioi eurokoa zen. Urtebete barru, erreskatearen dirua bukatu, eta merkatuetan bilatu beharko du berriro finantzaketa. %9ko interes jasanezina ordaintzen du gaur egun hamar urterako bonuan, erreskatea eskatu zueneko berbera; %17ra ere iritsi zen interes tasa hori. 730 inguruko arrisku saria du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.