Portugalek zorra saldu ahal izan du, garesti baina
LISBOA. Portugalek lortu zuen atzo 1.645 milioi euroko zorra saltzea. Hamabost hilabete barru itzuli beharko du, %5,79ko interesarekin. Iazko uztailean pagatu zuen %3,15etik gora, baina bigarren mailako merkatuetan eskatzen duten %6,4tik behera. Gainera, eskari ona izan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu