Ekonomia

PP eta EAJ ados jarri dira Araban Sozietateen gaineko Zerga tasa %28an jartzeko

Ogasun Sailak proposamen hori onartu du gaur eta orain Batzar Nagusiek beraiek eman beharko diote balekoa.

2007ko martxoaren 16a
18:28
Entzun
Sozietate Zergaren inguruan adostasuna lortu dute PPk eta EAJk Arabako Batzar Nagusietako Osagun Sailaren batzordearen bileran eta euren proposamena izan da bozkatuena gaur, gehiengoa osatzen dutelako: tasa %28an jartzea. Orain Batzar Nagusiek beraiek eman beharko diote balekoa. Baliteke hilaren 26an izatea batzarra.

PSE-EEk %32,5ko tasa proposatu du gaurko bileran, EAk %32koa eta EBk %36koa.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ordezkariz osatutako Zerga Kideketarako Sailak Sozietateen gaineko Zerga tasa %28an jartzea hitzartu zuen. Orain, ordea, herrialde bakoitzeko batzar nagusiei dagokie hori onartzea. Araban aurrera irtengo du. Bizkaian ere litekeena da hala gertatzea.

Gipuzkoan EAJren esku dago Ogasun Saila baina arazoak ditu Sozietate Zertga tasa onartzeko. Izan ere, EA ez dago prest %30etik beherako tasarik onartzeko "inoiz". Gipuzkoan EAk ordezkari gehiago izatean, haren bozkak behar ditu EAJk. Unai Ziarreta EAko idazkari nagusiak esan du EAJk bere proposamena "irentsiarazi" nahi diela gainerako alderdiei. "Tasa bat jarri du, besteekin kontatu gabe eta gero bere kabuz negoziazio prozesua hautsi du, atzo ez zelako bilerara azaldu".

Gipuzkoak beste tasa bat adosten badu, aurrenekoz Sozietateen gaineko Zerga tasa desberdina izango lukete EAEko hiru herrialdeek. Gaur egun hirurek %32,6koa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.