PPk eta CiUk atzera bota dituzte lan erreformaren aurkako osoko zuzenketak
Espainiako Kongresuan PP eta CiU elkartu egin dira, oposizioaren asmoak bertan behera uzteko. Kongresuko bost taldek —PSOE, IU, UPD, ERC eta BNG— aurkeztutako osoko zuzenketak atzera bota dituzte bi alderdiek. Orain, lan erreforma Kongresuko Enplegu eta Gizarte Segurantzako Batzordera pasatuko da, azken tramite moduan, onartua izan aurretik. Maiatzerako onartzea espero da. CiUko Carles Campuzanoren arabera, langileen eskubideak babestea ez dator bat kaleratzeagatik kalte-ordain handia izatearekin.UPNko Carlos Salvador ere zuzenketen aurka mintzatu zen. Haren ustez, erreforma berandu dator, eta ezin da orain zuzenketak onartu eta «lan merkatua dagoen bezala utzi».EAJk zatikako 70 zuzenketa aurkeztu ditu, legea aldatzeko asmoz. Geroa Baik eta Amaiurrek osoko zuzenketen alde egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu