PPk ukatu egin du Jaurlaritzari babesa ziurtatu diola aurrekontuak onartzeko

2011ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak atzo esan zuen PPren babesa dutela Jaurlaritzaren 2012ko aurrekontuak onartzeko. Zehaztu zuen aurrekontuen proiektua PPrekin negoziatu dutela eta beraz PPren babesa duela. Iñaki Oiartzabal EAEko PPren idazkari nagusiak, ordea, gezurtatu egin zuen Agirrek esandakoa. Agirreri erantzun zion baieztapen hori «oso baikorra» dela, PPk oraindik ez baitu hitzartu aurrekontuen babesa. PP gizarte laguntzak %7 jaistearen kontra dagoela esan zuen Oiartzabalek. Aurrekontuei buruzko eztabaida abenduaren 23an egingo dute Eusko Legebiltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.