Etengabeko prestakuntzarako27,55 milioi euroko aurrekontua onartu du Lanbideren administrazio kontseiluak. 35.000 plaza eskainiko ditu, eta horietatik %40 gordeko ditu enplegu bila dabiltzanentzat. «Etengabeko prestakuntza da langabeziaren aurkako asegururik onena», adierazi du Pedro Sanchez Lanbideko prestakuntza eta diru sarrerak bermatzeko zuzendariak. Hobetuz-ek kudeatuko du programa.
Aurreneko aldiz, programa uda aurretik jarriko du martxan erakundeak, ohi baino sei hilabete lehenago. Hala, urte guztian prestakuntzarako aukera egotea nahi du erakundeak. Datozen egunetan argitaratuko ditu deialdiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta han agertuko dira izena emateko epeak.
Lau zatitan banatzen da 27,55 milioiko aurrekontua. Langileentzako prestakuntzarentzat da parterik handiena, 20,55 milioi euro. Prestakuntza estrategikorako 5,2 milio jarriko ditu. Enpresentzat beste 800.000 euro ere gorde ditu, prestakuntzarako 1,2 milioi laguntza ekintzetarako.
Prestakuntzarako plazen %40, langabeentzat
Lanbidek 27,55 milioi euroko aurrekontua onartu du etengabeko prestakuntza sustatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu