Petrolioaren prezioaren igoerak, bai Brent upelarenak, bai LPEErenak, kezka handia sortu du nazioarteko merkatuetan, eta, halaber, nazioarteko analista ekonomikoen artean.
Nolanahi ere, joera hori gelditzen aldera, petrolio ekoizpena areagotzeko prest daudela agertu du gaur LPEEko presidente Purnomo Yusgiantoroindonesiarrak. Zehazki, egungo eskaintza eguneko 1-1,5 milioi upeletan igotzeko prest leudekal esan du Yusgiantorok, baina irailetik aurrera.
Erregaia
Prezio marka guztiak gainditu ditu berriro petrolioak
Bai Brent upelak, bai LPEE Lurralde Petrolio Ekoizleen Erakundearenak, inoizko prezio garestienak iritsi dituzte berriro, azken egunotako joera berretsi eta marka historiko berria ezarriz. LPEE Lurralde Petrolio Ekoizleen Erakundearen petrolio upelaren prezioa 39,55 dolarretan finkatu zen atzo, bezperan baino 0,26 dolar garestiago. Brent upelak, berriz, 41,35 dolarretara heldu ga gaur, hau da, 0,23 zentimo garestitu da atzotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu