Prezioek behera egin dute ekainetik uztailera Hego Euskal Herrian: %0,3. Inflazioa, hala ere, handitu egin da: ekainean %1,9 zen, eta uztailean, %2,1. Jantziak eta oinetakoak merkatzeak eragin du, batez ere, uztailean prezioak jaistea: %11tik gora merkatu dira hilabetean, %15 inguru urtea hasi zenetik.
Alde handia dago, hala ere, Hego Euskal Herriko probintzien artean. Prezioak jaitsi egin dira Araban (%0,7), Bizkaian (%0,4) eta Gipuzkoan (%0,3) eta igo, berriz, Nafarroan (%0,2).
Nafarroak dauka Hegoaldeko inflazio handiena: %2,5. Zenbakietan nabaria da botikak berriro ordaintzearen eragina. Nafarroan indarrean dago, eta botikak %6,2 garestitu dira uztailean.
Prezioak %0,3 merkatu dira, eta inflazioa %2,1ekoa da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu