Kontsumo prezioek jauzi handia egin zuten joan den hilabetean Hego Euskal Herrian. Kontsumo Prezioen indizea %1,3 igo zen, jantzi eta oinetakoen garestitzeagatik eta erregaien prezioengatik. Hala ere, urte arteko indizea %3,4an gelditu da martxoan bezala. Dena den, kontuan izan da EBZk ezarrita urterako inflazio aurreikuspena %2koa dela, datua kezkatzekoa da, errealitatea oraindik aurreikuspenetatik urrun dagoen heinean. Baldintza ahuletan dauden langile eta laguntzak jasotzen dituzte gizarte kolektiboek euren erosteko ahalmenean izan dezaketen galera salatu zuten atzo sindikatuek. Enpresaburuek aldiz, Europako lehiakideekiko galtzen duten lehiakortasuna.
KPIren igoera handiena Araban izan zen, %1,6. Herrialde horretan garestitu ziren gehien jantzi eta oinetakoak, %11,6. Edari alkoholdunak eta etxebizitza alorra ere garestitu ziren.
Prezioak nabarmen igo dira apirilean Hegoaldean, %1,3
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu