Joan den urteko abenduarekin alderatuta, KPI kontsumo prezioen indizea %0,9 jaitsi da Hego Euskal Herrian aurtengo urtarrilean, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera. Gipuzkoan eta Araban %0,8 egin dute behera prezioek, Bizkaian %0,9, eta Nafarroan, %1,1.
Iazko urtarrilaren aldean %0,3 garestiago zeuden prezioak aurreko hilean, baina, 2010 osoa kontuan hartuta, Gipuzkoan eta Nafarroan KPIa %3,1 igo da; Bizkaian, %3,2, eta Araban, %3,3. Orotara, %3,1.
Abendutik urtarrilera jaitsiera handienak jantzietan -merkealdiari esker-, aisialdian eta kulturan izan dira. Igoera handienak, berriz, etxebizitzan, tabakoan, alkoholean eta garraioan.
ekonomiA
Prezioak urtarrilean %0,9 jaitsi dira Hego Euskal Herrian, baina urtebetean %3,1 igo
Jaitsiera handienak arropan, aisialdian eta kulturan izan dira. Igoera handienak etxebizitzan, tabakoan, alkoholean eta garraioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu