INE Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak gaur jakinarazi duenez, Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) behera egin zuen joan den hilabetean Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan.
Bizkaian eta Gipuzkoan %1,1 egin zuten behera prezioek. Araban eta Nafarroan, berriz, %1,4. Urte arteko inflazioari erreparatuz gero, datuak ez dira horren onak. Izan ere, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan prezioek gorantz egin zuten. Gipuzkoan %1,5; Bizkaian eta Araban %1,2; eta Nafarroan %0,9.
Urtarrilean gehien merkatutako produktuen artean arropak eta oinetakoak daude. Aldiz, alkoholdun edariak eta tabakoa garestitu egin ziren.
Ekonomia
Prezioek behera egin zuten urtarrilean Hego Euskal Herrian
Urte arteko datuei dagokionez, prezioek gorantz egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu