Kontsumo Prezioen Indizeak (KPI) gora egin du apirilean Hego Euskal Herrian, gaur Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera. Erregaia, argindarra, jantziak, oinetakoak eta tabakoa garestitzeak eragin du igoera.
Aurreko hilabetearekin alderatuz, %1,3 eta %1,6 arteko igoera izan da Hego Euskal Herriko lurraldeetan. Gehien Araban igo da.
Urte arteko tasari dagokionean, inflazioa %2,1ean kokatzen da Nafarroan, eta %2an EAEn.
Eustat-en apirileko datuen arabera, hileko aldakuntza 1,4koa izan da, aurtengo aldakuntza 0,9koa eta urtekoa 2,0koa.