Azken hilabeteetan, goranzko joerari eutsi diote prezioek, eta inflazioak abuztuan iritsitako maila positiboan jarraitzen du.
INE Espaniako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera, Bizkaian igo dira prezioak gehien, orain urtebete baino %0,6 garestiagoak baitira. Bizkaian %0,4 eta Gipuzkoan %0,2 handitu dira salneurriak eta Araba ere inflazioa maila positibora heldu da, herrialdeko prezioak %0,1 igo baitira urtebetean.
Adituek iragarri bezala, garraioaren atala jada ez da prezioei behera egiten ari, atal horretako inflazioa maila positibora iritsi baita irailean, eta horrek azaltzen du prezioen igoera orokorra. Bi dira soilik orain inflazioari indar negatiboa eragiten dieten atalak: etxebizitzarena —baina orain arte baino maila apalagoan— eta aisialdi eta kulturarena.