Primerako bategitea

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Reala eta zaleak Lehen Mailara igotzeak batu ditu. Primerako bategite horren oso ezberdina da bankuena: mailaz jaisteak, ahuldadeak behartuko ditu bategiteetara. Aurrezki kutxak, beherago egonik, lehenago mugitu ziren. Baina Guipuzcoano (-%0,56) eta Sabadellen (+%8,32) bidetik, gehiago abiatu litezke. %7,17 irabazi zuen Santanderrek, %6,48 Popularrek eta %5,55 BBVAk. Bankuek gidatu zuten %3,95ko igoera, 3.724 milioiren salerosketarekin eta AEBetako konfiantza datuek lagunduta... txikizkarien salmenta ezagutu zen arte. Baikorrek eta txerritxo ehiztariek ez dute ordea bat egin; ez dira oraindik mailaz igo. Merkealdietan aukerarik ikusten dutenak geroz eta gehiago diren arren, sakoneko arazoek bere hortan diraute. EBZdiru merkea eskaintzen ari da, baina Japoniatik dakigu horrek ez duela hazkundearen arrakasta bermatzen. Aurrezki kutxek dituzten partaidetza industrialak salgai daudela kontuan izan behar da.



FROB. Espainiako aurrezki kutxa handiena sortzeak FROB funtsari 4.500 milioi jango dizkio; ehun euro espainiar bakoitzeko. Hori bai, diru horri %7tik gorako errentagarritasuna eman behar zaionez, erakundeen gidari sektore publikoa jarri liteke epe erdian.



Santanderrek (+%7,17) galanta egin du berriz ere. Dibidendua akzioko 0,6 euroan mantenduko duela agindu. Espainian likidezia arazoak daudenean 30.000 milioiren gordailuak lortu dituela plazaratu (75.000 mundu osoan). Liderra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.