1Kenkariak ezabatu. Oraingo kenkari «mordoiloak» gizartearentzat kostu handiak eta ekonomiarentzat zalantzazko eraginak dituela uste du Aldundiak, eta kendu egin nahi ditu. I+G sustatzekoari soilik eutsi nahi dio, enpresei ez ezik, inbertsioen bidez ekonomia osoari mesede egiten diolakoan.
2Inbertsio funtsa. Kooperatiben antzera, irabazien zati bat inbertsio funts bat hornitzeko aukera eman nahi die aldundiak enpresei. Inbertsioak egiteko eta lanpostuak sortzeko baliatuko litzateke .
3Gastuak. Ordezkaritzan, publizitatean, ibilgailu ez-industrialetan eta beste zenbait arlotan egiten diren gastuen kengarritasuna mugatu nahi du, enpresen emaitzari «zalantzazko ekarpena» egiten diotelako eta zergari izkin egiteko bidea direlako.
4Amortizazioak. Enpresak beren produkzio ekipoak berritzera bultzatzearren, inbertsio horiek amortizatzeko eskema «malgua» sortu nahi du.
5Finantza gastuak. Enpresen «gehiegizko» zorpetzea saihesteko, finantza gastuen kengarritasuna gutxitu behar da. Horrela, enpresek beren funtsak sendotzeko joera izango dutela uste du aldundiak.
6Oinarri ezargarri negatiboak. Epe laburragoak izan beharko lituzkete enpresek aurreko urteetan izandako galeren truke kenkariak jasotzeko.
7Enpresak sustatzeko sozietateak. Batzar Nagusiek egin bezala, aldundiak ere eskatu du enpresak sustatzeko sozietateak kentzeko, ez dituztelako finkatutako helburuak lortu. Horietaz baliatu zen Rafael Nadal tenislaria zerga gutxiago pagatzeko.
8Erregimen bereziak. «Zentzurik ez duten» erregimen berezi batzuk kendu nahi ditu, hala nola Atzerriko Baloreetako Edukitza Entitateena eta Ondare Sozietateena. Horrek ekarriko du Inbertsio Kolektiboko Erakundeen araubidea aldatzea, herritarren aurrezkia lurraldean egiten diren inbertsio proiektuetara bideratzeko.
9Kooperatibak. Zergan egin nahi diren aldaketek kooperatibei ere eragingo diete. Gainera, ordaintzen duten kuota osoaren gaineko hobari portzentajeak berrikusi behar direla iradoki du Gipuzkoako Aldundiak.
Proposamenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu