Supermerkatu berri bat ireki dute Donostian, berez igande eta jaiegunetan ere irekitzeko asmotan. Irekiera baliatuta elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek merkataritza gunearen aurrean ELA, LAB eta CCOO sindikatuek deituta.
Igande eta jai egunetan itxita zioen kartela buru zutela, ohartarazi dute halako egunetan irekitzeak ez diola lan munduari mesederik egiten, "merkataritza gune handiei soili egiten diete mesede".
Hala sindikatuek eskatu diote lokala ireki duen enpresari berriz hausnartu dezala erabakiaren inguruan. "Gipuzkoako hiriburuak ez du Madril edo Bartzelonaren antzeko hiri bilakatu nahi; horietan ez dute desberdintzen igande eta astelehenen artean", salatu du ELAko kide Maddi Azpiazuk.