Protestei ekingo diete TS Fundicioneseko langileek
ZESTOA. Eusko Jaurlaritzak datorren astean esango du TS Fundicioneseko zuzendaritzak aurkeztutako erregulazioa onartzen duen ala ez. Baiezkoa izatera, 75 langile kaleratzeko baimena izango luke zuzendaritzak. Baina, langileak ez daude hori onartzeko prest. Astelehenera arteko epea dute negoziatzeko, eta presioa egite aldera, protestak iragarri dituzte. Bihar 14:00etan elkarretaratzea egingo dute Arroan, eta larunbatean 11:00etan manifestazioa Zestoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu