Prozedura

2011ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Zer erreformatu nahi da? Espainiako Konstituzioaren VII. atalean aurrekontu publikoak orekatu eta defizita nahiz zorpetze publikoa mugatu beharra aipatzea nahi dute.

Nork bultzatuko du erreforma? PSOEk eta PPk ekimen bateratua aurkezteko asmoa aurreratu dute.

Noiz onartu nahi dute? Azaroaren 20rako bozak antolatu nahi dituzte. Hori dela eta, irailaren amaierarako Gorteak desegin egin behar dira. Aurretik onartu ahal izateko, abuztuaren 30ean eta irailaren 1ean bilkura egitea aztertzen ari dira.

Nolako gehiengoa behar du? Hiru bosten Kongresuan eta Senatuan.

Erreferenduma egingo da? Legebiltzarkide edo senatarien %10ek eskatzen badute soilik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.