Zerga politikari buruzko eztabaida Eusko Legebiltzarrera eraman behar zela esan zuen Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak politika orokorreko osoko bilkuran, eskumena diputazioena den arren. PSE-EEk batzorde bat osatzeko eskatu du, zerga politika berri baten oinarriak erabakitzeko. Eusko Legebiltzarreko Mahaiak bi aldiz atzera bota du PSE-EEren eskaera. PSE-EEk, hala ere, asteartean legez besteko proposamen bat aurkeztu zuen, zerga politika aztertzeko.
LABek uste du eskumena duten erakundeetan eztabaidatu behar dela, eta ez daki Lopezek zergatik eztabaidatu nahi duen Eusko Legebiltzarrean. «Agian, apartheid politikoa baliatzeko», aipatu zuen atzo Rafa Izquierdo LABeko Politika Ekonomikorako arduradunak.
PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu nahi du zerga erreformaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu