ekonomia

PSE-EEk Lanbiden parte hartzeko eta greba orokorra bertan behera uzteko eskatu die ELAri eta LABi

Greba orokorrekin gobernua "itotzen" ibili beharrean

2010eko abenduaren 30a
14:33
Entzun
Oscar Rodriguez PSE-EEko legebiltzarkideak urtarrileko greba orokorra bertan behera uzteko eskatu die ELA eta LAB sindikatuei. Horren ordez, Lanbide urtarriletik martxan izango dela eta, bertan sartzeko esan die aldaketak lortu nahi baldin badituzte, greben bidez Gasteizko gobernua itotzen ibili beharrean. Eusko Jaurlaritzak gizarte elkarrizketan parte hartzen duten eragileekin —Confebask, CCOO eta UGT— adostu zituen Lanbideren estatutuak eta abiatzeko dekretua. ELA eta LAB, ordea, ez ziren izan elkarrizketetan.

ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek egin zuten greba orokorrerako deialdia, eta ESK-k ere babesten duela jakinarazi zuen atzo. Deialdi horri erantzunez egin ditu adierazpenak Rodriguezen.

ELA eta LABek langileen %60 ordezkatzen dituzte bien artean. ELAk bi kide izendatzeko eskumena luke, eta LABek beste bat. Gehiengo sindikala ez dator bat gizarte elkarrizketaren mahaian gobernuak ezarri dituen joko arauekin, eta oso kritikoa da politika aktiboen eskumena jasotzeko erabili den eskemarekin. Bi sindikatuek uko egin zioten beste erakunde batzuetan -—esaterako, Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean– zegozkien ordezkariak izendatzeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.