NAval

PSE-EEren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute Navaleko langileek

Naval ontziola ixtearen kontra greban daude gaur hango langileak. Goizean batzarra egin ondoren, Bilbon egin dute manifestazioa. Hiriburuko kaleetan barrena ibili dira goizean, eta gero elkarretaratzea egin dute PSE-EEk Kale Nagusian daukan egoitzaren aurrean. Egoitzaren barrura sartu dira langileen ordezkariak, eta bilera egin dute. Bilera ondoren sindikatuen arteko desadostasunak argitara irten dira, baina hala ere, batasun sindikala ez dela hautsiko nabarmendu nahi izan dute. Sestaoko lantegiko beharginek ohartarazi dute protestan segituko dutela.

2004ko irailaren 21a
16:48
Entzun
Navaleko lagileek protestari eusten diote, beran lanpostuak mantentzeko. Grebara deitu dute gaurko, eta Navalekoek, adibidez, Bilbon egingo dute manifestazioa. Protestan segituko dutela azpimarratu dute, harik eta SEPIk ontziolak zutik iraungo duela ziurtatu arte.

Ildo horretatik, gogor gaitzetsi dute Naval inbertsiogile pribatuen esku uzteko asmoa. Izan ere, langileek uste dute lantegia desagertu egingo dela izaera publikoari eutsi ezean.

Desadostasunak sindikatuen artean

PSE-EErekin bilera egin dute langileen ordezkariek. Bileratik atera direnean, ordea, langileen artean liskartu egin dira. Izan ere, CCOOkoek eta UGTkoek PSE-EErekin bilera egin nahi bazuten ere, ELA bilera horren kontrakoa zen.

CCOO eta UGT bileratik atera eta gainotzeko langileei bileran gertatu dena esaten hasi direnean, langile batzuk garrasika hasi dira, ordezkariei isiltzeko esanez, PSE-EEkoengandik datorren ezer ez dutela jaki nahi argudiatuta.

Hala ere, sindikatuek garrantzia kendu diote gertatutakoari, eta batasun sindikala ez dela hautsiko azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.