PSEk eta EBk adostasunik gabeko espedienteak baztertzeko eskatu dute

Madrazok uste du Jaurlaritzak ez lukeela Cegasako enplegu erregulazio dosierra onartu behar

Erredakzioa
2009ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
PSE-EEk eta Ezker Batuak enpresa eta langileen arteko akordiorik lortu ez den enplegu erregulazio dosierrak baztertzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Izan ere, kasu horietan berak hartu behar baitu azken erabakia.

Txarli Prieto PSE-EEko Arabako idazkari nagusiak akordiorik ez dagoen kasuetan «langileentzat atzera bueltarik ez duen ondorioak» baztertzeko eskatu dio Jaurlaritzari. Bestetik, Joseba Azkarragak herenegun sindikatuekin izandako jarrera kritikatu du. ELAk eta CCOOk dosierrei buruzko txostena beraiei ezagutarazi baino lehen publiko egitea salatu baitzuten.

Javier Madrazo EBko koordinatzaileak, berriz, Cegasako dosierra atzera botatzeko eskatu dio. Atzo, Gasteizen izan zen Cegasan eta Mercedesen, hango langileen egoera gertutik ezagutzeko asmoz. Dosierrak lanpostuak kentzeko «zurigarri» moduan ezin direla erabili adierazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.