LANGABEZIA

Quiroga: "Lanpostuak sortuko ditu Rajoyren lan erreformak"

PSE-EEk, PPk eta UPDk hitz egin dute orain arte, eta haien proposamenak azaldu dituzte.

2013ko martxoaren 8a
14:03
Entzun

Legebiltzarrean langabeziari buruz egiten ari diren bilkuran, PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopezek adierazi du administrazioak "ekintzailea" izan behar duela, eta proposatu du Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek batera lan egiteko lan merkatuan zailtasunak dituzten pertsonei lana emateko.

Nabarmendu du zerga sistema aldatzeko beharra dagoela, "aberastasun hobea eta hobeto banatua" bilatzeko, ekonomia hobetzeko helburuarekin. "Zerga sistema justuak erregulatzaile ekonomiko gisa lan egiten du, eta politika publikoen garapena mantentzea bermatzen du". 'Euskadi Plana' martxan jartzeaz ere aritu da hizketan Lopez, euskal ekonomia nazioartera bideratzeaz eta administrazio "moderno eta eraginkorraren" alde egiteaz.

PPk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio lanari dagokion plan bat aurkezteko. Arantza Quirogak adierazi du "ahal bezain laster" egin behar dutela, eta bere alderdiari babesa azaldu dio. Kritikatu du Jaurlaritzako langileek ez dutela “arretarik" jartzen eta ez dutela “proposamen zehatzik" azaltzen. Espainiako Gobernuko presidente Mariano Rajoyk egindako lan erreformak lanpostuak sortuko dituela uste du Quirogak. Eta kritikatu du Patxi Lopezen gobernuak "porrot" egin zuela.

UPDk proposatu du "mugarik gabeko kontratu orokorrak" jartzeko eta "denboraldi baterakoak" kentzeko. Gorka Maneirok lan merkatuaren erreforma bat eskatu du, Rajoyk jarritakotik urrun dagoena, esan du. Maneirok dio Rajoyk egina dela kaleratzeak merketu eta langileen eskubideak murriztea.

Proposatu du kaleratzeen kalte-ordaina enpresan daramaten denboraren araberakoa izatea; horrek langileen formakuntza sustatuko lukeela uste du Maneirok. Gaineratu du lanordu “arrazionalagoak” egin behar direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.