Ramon Vizcainoren etorkizuna argitzen saiatuko dira gaur

Erredakzioa
Donostia
2011ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Oiartzungo Ramon Vizcainoko akziodunek batzarra egingo dute gaur. Enpresaren oraina eta etorkizuna argitzen saiatuko dira batzar horretan, galdera gehiegi baitaude airean. Esate baterako, baieztatuko dute Aiac AEBetako inbertsio taldeak enpresako akziodun izateari utzi egin diola, iragan astean ez baitzuten horren argi zer egingo zuen. Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxaren laguntzarekin enpresa zulotik ateratzera etorri zen Aiac, baina helburua bete gabe joan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.