Ustezko iruzurra

Rato eta Blesa inputatuta, Caja Madrideko B txartelen auziaren harira

Urriaren 16an joan beharko dute deklaratzera.

Miren Garate.
2014ko urriaren 8a
08:27
Entzun

Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak inputatu gisa deklaratzera deitu ditu Miguel Blesa eta Rodrigo Rato Caja Madrideko presidente ohiak, baita Ildenfonso Sanchez Barcok zuzendari nagusi ohia ere.

Joan den astean jakin zen Caja Madrideko 86 zuzendarik Ogasunari aitortu gabeko txartelak zituztela, eta haien bidez 15,5 milioi euro gastatu zituztela 2003tik 2011ra bitartean. Gastu horiek ez zuten zerikusirik bankuko ordezkari gisa egin beharreko lanekin: hoteletako egonaldiak eta jatetxeetako otorduak ordaintzean, arropa erostean edota kutxazainetan dirua ateratzean egin ziren.

Urriaren 16an hartuko die deklarazioa epaileak. Kasuaren ikerketaren arabera, Sanchez Barcojek 484.200 euro gastatu zituen B txartelarekin, Blesak 436.700 euro, eta Ratok 44.200 euro.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.