Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteak gaur adierazi du momentuz ez dituela atzo Nazioarteko Diru Funtsak eskatutako neurriak ezarriko, eta nabarmendu du gobernuaren lehentasuna defizit publikoa gutxitzea dela. Atzo BEZa igotzeko eta lan itunen luzapena kentzeko eskatu zion NDFk Espainiari. Raxoi Donostian izan da gaur.
Raxoik gogorarazi du NDFren txostenak biltzen dituenak "gomendioak" direla. Haren arabera, "dutena baino garrantzia handiagoa" ematen zaie halako txostenei. "Orain garrantzitsuena Europa da, hark esan behar baitio munduari euroa ezin itzulizko proiektu bat dela".